Hartz polar edo zuria (Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus) ugaztuna da, hartz familiakoa eta bizilekua Ozeano Artikoa duela.
Munduko harraparirik handiena da, arrak 300-600 kilogramoko pisua edukiz. itxas txakurrak edo fokak haren jaki ohikoena dira.
Hala ere, espezie ahulen artean sailkatuta dago, gaur egun klima aldaketa arrisku larria izanda harentzat.
MEXIKOKO OTSO GRISA
Mexikoko otso grisa eta Ipar-Amerikako otsoaren genetika ezberdineko espezie bat da. Espezie horretako txikenetarikoa da, haren luzera 135zm-koa da eta 80 zm-ko altuera dauka. Bere pisua, 27-45 kg-koa da.
MARRAZO ZURIA
Marrazo zuria (Carcharodon carcharias) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Lamnidae familiakoa. Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko eta 2.268 kilogramoko espezimenak. Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Superharrapari bat da, arrain,pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena. Carcharodon bere generoan irauten duen espezie bakarra da.
ANIMALIAK
Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia
erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko
gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki
batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera
mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.
Guk desagertzen ari diren hainbat animaliei buruz hitz egingo dugu.
Marrazo zuria.
Mexikoko otso grisa.
Hartz polarra.
EUPHORBIA OBESA
Baloi baten itxura daukan landarea da. Gazteena 6zm-ko diametroa dauka eta helduak ,berriz 15zm-koa. Gazteak itxura esferikoa dute eta helduek berriz, zilindrikoa. Haren barruan ura gordetzen dute lehorteak dauden momentuetarako.
ROSA ARCOÍRIS
Nahiz eta landare honen sorrera artifiziala izan, guretzako ez dira oso ohikoak kolore hauek landare batean ikustea. Landarearen petaloen koloreak zurtoinetik jasotzen duen uraren bidez sortzetikoak dira. Zurtoina hainbat zatitan mozten dira eta kolore ezberdina duten uretan sartzen dira eta horrela landareak kolore ezberdinak hartzen ditu.
2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea
CORAZÓN SANGRANTE
Landare bizkorrak dira eta bere bihotz itxura bitxiarengatik lantzen dira, mota ezberdin askotakoak aurkitzen ditugu.Landare hauek lurralde hezeetan, arinetan eta itzalen artean lantzen dira.
RAFFLESIA
Raflesia munduko landarerik handiena kontsideratzen da.Landare parasita bat da eta soilik Malasian aurkitzen da.Beste landare batzuen elikagaien bidez hazten da.Landare honen diametroa 1,4 m-koa da.
LANDAREAK
Izaki autotrofoak dira, beraz, beraien elikagaiak sortzen dituzte. Horretarako pauso hauek betetzen dituzte:
1· Lurzorutik ur eta gaztzak hartu
2· Zurtoinatik izerdi landugabea hostoetara eraman
3· Hostoetan izerdi landugabea aldatu
4· Izerdi landugabea landare osoan hedatu
Munduan landare mota asko aurkitzen ditugu.Guk landare bitxienetariko batzuk aipatuko ditugu.
Rafflesia
Corazón sangrante
Rosa arcoíris
Euphorbia obesa.
2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala
GEOGRAFIA
Geografia Lurraren azterketa da eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen (industria, ekonomia, demografia,...) harremanak ikertzen dituen zientzia da.
Blog honetan munduan existitzen diren hainbat animali eta landarei buruz hitzegingo dugu.